XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txina'ko etxabizitzak

Txina'ko biztanletza izugarri aunditzen ari da, eta onek noski ango politikari arazoak dakarzkio.

Minutuoro berrogei ta amar jaiotzen dira erri ortan.

Nun bizi bear du, beraz, jendetza orrek?

Bizileku-arazoak onezkero oso larriak dituzu: bataz-besteko kontua egiñez (promedio), txinatar bakoitzak 6,6 metro lauko dituan bitartean, Sartaldeko aleman orok 38 metro ditu.

Uri aundietan 5 milloi sendik edo familiak etxe gabe, edo 4 metro lauko baiño gutxiagorekin geratu bear dute.

Pekin'en 400.000 sendik baterako etxeak (casa comunales) dituzte.

Danwesisen sistema aurrera eramaten ari dira Txina'n, lantegi-erakundeek berenberen langilleei etxea aurkitzen alegia.

Estaduak ontan nekez lagundu lezaiekete, aurrerakontu-defizit gorri dela-ta.

Illeroko alokairuak (errentak) 100 pezeta inguru kosta lezaizkiekete angotarrei; aurrerantzean etxabizitza-arazoa oraindik geiago okerragotu ez dadin, neurri gogorrak artu bearko ditu Gobernuak: Langilleen aloigeratik 15% errentatan kentzea, esate baterako (orain 1'2 bakarrik txautzen dute orratik).

Shangai, ta Kanton urietan esaterako, etxe onak saltzen dituzte, baiña milloi-erdi inguruan dabiltza salneurrietan; beraz, Alderdiko goreneko idazkariak, enpresari edo baltzu-nagusi pribatuek eta atzerriarekin salerosketan diarduten erakundekoak dituzu oiek erosi ditzaketen bakarrenetakoak.

Estaduak banatutako etxeetan ere, bereizketarik bada.

Alderdien goian lan egiten dutenek, eta langille erituenek dituzte obariak.

Dana dala, Tian An Emen'go triskantza ezkero, langille gazteek ere erreztasun geiago dituzte.

Gazteak ixillik eukitzeko, ta matxinada berririk sortu ez dadin.

Etxe askotan ur beroa, garbiketa-gela ta berogaillua falta dituzte, eta danentzako bat bakarrarekin konpondu bearra daukate.

Lorategi ta jolastegi batzuetan ere tokitxo batzuk gertu oi dituzte bizilagunek, eta ori legezkoa ez danez, bai artzaiñei ixillerazi ere legezkoa ez danez, bai ertzaiñie ixillerazi ere dirua eskeiñiz.

Aurrerantzean, mundu osoan bezela, aldaketa aundiak izango diralakoan nago.

Agintea eta etxagintza pribatu biurtzeko egitasmo batzu prestatzen ari da.

Asier